Mundua -
Lurrikararen ostean
Nazioarteko Diru Funtsak zorra barkatu dio Haitiri
Gainera, 60 milioi dolarreko mailegua emango dio eta 2011ra arte ez ditu interesak ordaindu beharko.
Erredakzioa
Nazioarteko Diru Funtsak Haitiri 268 milioi dolarreko zorra barkatzea erabaki du, eta 60 milioi dolarreko bete mailegu bat emango dio.
Otsaileko lurrikararen ondorioei aurre egiten laguntzeko estrategia zabalago baten bi neurri baino ez dira horiek, Nazioarteko Diru Funtsaren arabera. Seismoak 200.000 hildako, milioi bat lagun etxerik gabe eta bertako azpiegituren zati handi bat suntsituta utzi zituen.
"Laguntzaileek agindutako laguntzak ematen hasi beharko lukete, Haitiren berreraiketa arinagoa izateko, bizitza-kalitatea hobetzeko eta gizarte tentsioak murrizteko", esan du Dominique Strauss-Khanen Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariak.
NDFk emandako maileguagatik 2011ra arte ez dituzte interesik ordaindu beharko. Dena den, data horretatik aurrera, interesak ordaindu beharko dituzte, baina interes txikiagoak izango dira.