Mundua -

Mehatxua

'Gerra santuarekin' mehatxu egin die Ipar Koreak AEB eta Hego Koreari

Ameriketako Estatu Batuak eta Hego Koreak eskala handiko ariketa militarrak hasi ziren igandean. Hego Koreako ontzi bat hondoratu izana ukatu du Ipar Koreak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Koreak edozein momentuan Ameriketako Estatu Batuen eta Hego Korearen kontrako ''gerra santu'' bat hastearekin mehatxu egin du, bere disuasio-nuklearrareen boterea oinarri eta herrialde hauen ekintza militarren erantzun gisa.

Ipar Koreako Defentsa Batzorde Nazionalak agiri baten bidez Hego Koreako ''Cheonan'' ontzi militarra hondoratu izana ukatu du berriro ere. Horretaz gain, bi herrialde hauen kontra neurriak hartu ditzakeela esan du Hego Koreak. Izan ere, Hego Koreak eta Ameriketako Estatu Batuak eskala handiko ariketa militarrak hasi zituzten igandean.

"Hego Koreako herria eta Armada gerra santua hasiko du, disuasio-nuklearrareen boterea oinarri eta herrialde hauen ekintza militarren erantzun gisa, AEBtako inperialismoaren indarren kontra eta honen txontxongiloa den Hego Korearen kontra, behin eta berriro egoera gerraren mugara eramaten bait dute", adierazi du batzordeak.

Agiria Hego Korearen ahozko gerra baten barnean kokatzen da, Hego Koreako ikerlari talde batek martxoan Ipar Koreak herrialde honen ontzi bat hondoratu zuela ondorioztatu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea