Mundua -

Pornografia

Pentagonoko dozenaka langilek haur pornografia deskargatu zuten

Horietako langile batzuk Gobernuak hobe gordetzen dituen sekretuak babesten dituzten agentziatan lan egiten zuten, Segurtasun Nazionalaren Agentzian tartean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pentagonoko dozenaka langile haur pornografia erosi edo deskargatu zuten Gobernuko ordenagailuetan, ikerketa baten arabera. Horietako langile batzik segurtasun kontrol handiak pasatu behar izaten zituzten.

Pentagonoak 94 orrialde dituen txosten bat aurkeztu du gaur, hainbat urteko iraupena izan duen ikerketaren nondik norakoak azalduz.

Horietako langile batzuk Gobernuak hobe gordetzen dituen sekretuak babesten dituzten agentziatan lan egiten zuten, Segurtasun Nazionalaren Agentzian tartean.

Txostenaren arabera, langileek Defentsa Saila, "Armada eta segurtasun nazionala" arriskuan jarri zuten.

Txostenak adierazten duenaren arabera, epailearen aurretik pasatu behar izan dira eta beste batzuk, ordea, ez proba falta dela eta.

Txostenak ez du adierazten zenbat lagunek deskargatu zuten eduki pornografikoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea