Mundua -

Errusiarekin harremanak

Jared Kushner Trumpen suhia galdekatuko du AEBko Senatuak

Etxe Zuritik esan duten arabera, ez dago legez kanpokorik nazioarteko ordezkariekin harremanetan jartzean. Hori zen Kushnerren lanetako bat.

Jared Kushner, Donald Trumpen suhia. Argazkia: EFE
Jared Kushner, Donald Trumpen suhia. Argazkia: EFE
Jared Kushner, Donald Trumpen suhia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako Senatuaren Inteligentzia Batzordeak Jared Kushner galdekatu nahi du, Errusiako burukideekin dituen ustezko harremanengatik. Donald Trump presidentearen aholkularia eta suhia da Kushner.

The New York Times egunkariaren arabera, Kushner galdekatzeko nahiaren berri eman zion Goi Ganberako Inteligentzia Batzordeak Etxe Zuriko bulego legalari aurreko otsailean; Ameriketako Estatu Batuetan Errusiako enbaxadorearekin egindako bilerengatik eta baita zigortutako banku bateko ordezkariekin ere.

Kongresu estatubatuarrak ikerketa irekita dauka, Trumpen eta Kremlinaren harremanak argitzeko. Azken hauek, New Yorkeko handikiaren agintaldiko lehenengo bi hilabeteak oztopatu dituzte. Segurtasun Nazionaleko aholkulariak, Michael Flynnek, bere lanpostua utzi behar izan zuen; eta Jeff Sessions fiskal nagusiaren lana nahigabetu du.

Kushner eta Errusiako enbaxadorearen arteko bilera bat eta Kushner ordezkatzen laguntzaile bat beste bigarrengo batera joan zela onartu du presidentziaren bozeramaileak, Hope Hicksek. Ivanka Trumpen senarrak ere Vnesheconombank bankuaren ordezkari batekin ere bilera egin zuen. Krimea penintsula Errusiarekin anexioa lortu ondoren zigortu zuten banku hori.

Etxe Zuritik esan duten arabera, ez dago legez kanpokorik nazioarteko ordezkariekin harremanetan jartzean, eta hauteskundeetarako kanpainan eta ondoren trantsizio epean Kushnerren lana hori zela azpimarratu dute. Herrialde askotako hainbat buruzagiekin bildu zen, esan du Hicksek.

"Ez du ezer ezkutatu nahi eta gardena izan nahi du", gaineratu du bozeramaileak. Senatuko ikertzaileen aurrean edozein zalantza argitzeko Trumpen suhiaren nahia gogorarazi du. Zitazioa, seguruenik, astelehenean konfirmatuko dute, Reuters agentziak aipatutako Kongresuko iturrien arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak albisteak Eguneko albisteak Donald Trump albisteak