Mundua -

Tragedia 'Loveparade'n

Duisburgoko jende-oldean hildakoak 20 dira dagoeneko

Tragedia gertatu eta bi egun geroago, Udalaren, Poliziaren eta jaialdiko antolatzaileen gaineko presioak gora egin du, segurtasunean akatsak izan zirelakoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duisburgoko (Alemania) ''Loveparade'' jaialdian gertatutako jende-oldearen ondorioz, hildakoen kopuruak gora egin du eta dagoeneko biktimak 20 dira. Izan ere, azken orduetan 21 urteko gazte alemaniar bat hil da zauri larrien ondorioz, Poliziako iturriek jakinarazi dutenez.

Gaztearen heriotza arratsaldeko azken orduan baieztatu du Poliziak. Zaurituen kopuruak ere gora egin du, izan ere, igandean 342 zirela esan zuten, baina 511 direla esan dute astelehenean.

Hildakoen artean zortzi atzerritar dira eta jadanik senideak Alemanian daude gorpuzkiak aberriratzeko, besteak beste, Clara Zapater eta Marta Acosta 22 urteko ikasle espainiarren gorpuak.

Tragedia gertatu eta bi egun geroago, Udalaren, Poliziaren eta ''tecno'' jaialdiko antolatzaileen gaineko presioak gora egin du, segurtasunean akatsak izan zirelakoan. Ezbeharra larunbat arratsaldean gertatu zen.

Ikerketa

Iragan larunbatean ''Loveparade'' jaialdian gertatutakoa ikertu egingo du Duisburgoko Fiskaltzak, antolatzaileen ustezko "arduragabekeriak" argitzeko. Orotara 19 lagun hil ziren, eta beste 300 pertsonek zauriak izan zituzten.

Duisburgoko fiskalak iragarri duenez, gertatutakoa antolatzaileen errua izan zen argitzen saiatuko dira.

"Ezbeharra zergatik gertatu zen argitu behar dugu", esan du Duisburgko alkateak, Adolf Sauerlandek. "Hala ere, goizegi da epaiketarik egiteko".

Poliziak eta suhiltzaileek arriskua ikusi zuten 2009an

"Orain urtebete ohartarazi nituen Duiburgo "Love Parade" bezalako ekitaldi batentzat ez zela batere egokia esanez. Txikiegia eta estuegia da", adierazi du Rainer Wendtek, Alemaniako polizien sindikatu nagusiko presidentea eta, aldi berean, polizia nazioala.

Wendt, gainera, Duiburgokoa da eta 17.000 kide dituen sindikatuaren arduradun nagusia da. Gaur kazetarien aurrean agertu da berak emandako abisuen aurrean agintariek entzungorrarena egin zutela salatzeko. Ez hori bakarrik, Duiburgoren tamaina oso antzekoa duen Bochun hirian, adibidez, poliziak 2009an emandako aholkuei kasu egin zieten eta iazko "Love Parade"a antolatzeko asmoak bertan behera utzi zituzten.

"Duisburgeko alkatea izugarrizko presiopean zegoen eta ez zuen festaren izorratzailea izan nahi", azaldu dio Wendtek ''Build'' egunkariari.

Hori gutxi balitz, 2009. urtean Duisburgoko poliziek eta suhiltzaileek ekitaldia bertan ospatzearen kontrako txostenak aurkeztu zituzten.

Hildakoen artean, bi espainiar

Duisburgoko "Love Parade" jaialdian hildako bi espainiarrak Clara Zapater eta Marta Acosta dira. Biak Tarragonakoak eta biak ''erasmus'' ikasleak. Bi hildakoen nortasuna Kanpo Arazoetako Ministerioak konfirmatu du.

Bi neskak Münsterreko Unibertsitatean ikasten ari ziren, Iparraldeko Renania-Westfalian.

Senitartekoak Alemanian dira dagoeneko.

19 hildakoen artean beste bost atzerritar daude, gutxienez. Dagoeneko 18 identifikatu dituzte; horietatik 11 alemaniarrak dira eta gainontzeko zazpiak, berriz, kanpotarrak.Bi neska espainiarrez gain, Holanda, Txina, Australia, Bosnia eta Italiako biktimak daude.

"Love Parade" gehiagorik ez da egingo

Rainier Schaller musika elektronikoaren jaialdi honetako antolatzaileak gaur esan du, gertatutako ezbeharra ikusita, ez dela ''Love Parade'' gehiagorik egingo. Duisburgoko tragediak 19 hildako eta 342 zauritu utzi ditu.

"Love Parade ekitaldi baketsua izan da beti, poztasunez beteriko jaia", baina hemendik aurrera "bizi ditugun irudi beldurgarri hauek ekarriko dizkigu gogora", adierazi die alemaniako hainbat kazetariri.

"Love Parade amaitu egin da", esan du Schallerrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea