Mundua -

Ezbeharra Duisburgon

Antolatzailei leporatu diete 'Love Parade'ko tragedia

Duisburgoko alkatea, Adolf Sauerland, ez da biktimen hiletara joango "bere presentziarekin hauen senideen sentimenduak ez mintzeko". Orotara 21 lagun hil ziren iragan larunbatean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Westfaliako agintarien ''Love Parade''ren antolatzaileei leporatu die iragan larunbateko tragedia, ezbeharra jaialdirako aurreikusitako gunean gertatu baitzen. Egun horretan 21 pertsona hil egin ziren.

"Erantzukizuna antolatzaileena izan da, jaialdira sartzeko gunearen ardura beraiena zelako", esan du Ralf Jäger Barne ministroak, polizia eta fiskaltzaren txostenak aipatuz.

Bestalde, Duisburgoko ''Love Parade''ko biktimak 21era igo dira goizaldean. Hildakoa, 25 urteko emakume bat da, Heiligenhaus hirikoa, Ipar Renania - Westfaliakoa (Alemania). Duisburgoko Fiskaltzaren esanetan, larunbatean izandako jende-oldean sufritutako zaurien ondorioz hil da.

Rheinische Post egunkariaren arabera, Duisburgoko alkatea, Adolf Sauerland, ez da ''Love Parade''ko tragediako biktimen hiletara joango. Udaletxeko bozeramaileak esan duenez, errejidore alemanak "ez ditu biktimen senideen sentimenduak mindu nahi bere presentziarekin". Hau, Sauerlandek igandean tragedia izan zen tokia bisitatzera joan zenean eraso saiakera bat jasan zuelako da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea