Mundua -
Venezuela-Kolonbia gatazka
Chavezek bere herritarrak 'engainatu' egiten dituela dio Kolonbiak
Venezuela erasotzea ez duela "inoiz" pentsatu gaineratu du Kolonbiako gobernuak.
Erredakzioa
Hugo Chavezek azken orduetan egindako adierazpenei erantzun nahi izan die Kolonbiako gobernuak. Kolonbiarren esanetan, ez dute "inoiz" Venezuela erasotzeko asmo izpirik izan eta Chavez bere herria engainatzen ari dela salatu du. Gainera, nazioarteko batzorde bat sortzeko eskakizuna berriro egin du Alvaro Uriberen gobernuak, Venezuelak bere lurretan terroristak gordetzen jarrai ez dadin.
"Kolonbiak ez du inoiz Venezuela herrialde laguna erasotzeko planik ezta ideiarik izan, nahiz eta Venezuelako agintariak hori esan. Agintari horren helburua bere herritarrak engainatzea besterik ez da", esan dute kolonbiarrek hedabideetara bidalitako agiri batean.
"Kolonbia nazioarteko zuzenbide justizia erakundeetara jo du eta hori egiten jarraitzeko asmoa du Venezuelako gobernuak terroristak gordetzeari utzi arte", gaineratu dute agiri horretan.