Mundua -

Ostiraleko borrokaren ostean

Libanok eta Israelek gatazka eteteko konpromisoa berretsi dute

FINULek eta Libanoko eta Israelgo armadek bilera egin zuten atzo eta "'lerro urdina' errespetatzeko beharra" azpimarratu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libanoko eta Israelgo militarrek gatazka eteteko konpromisoa aldarrikatu dute iragan astearteko borroka armatuan, mugaren bi aldeetan, lau lagun hil eta 15 zauritu eta gero.

Nazio Batuek Libanorako dituzten Bitarteko Indarrek (FINUL) bilera egin zuten atzo Libanoko eta Israelgo armadetako ordezkariekin, Alberto Asarta jeneral espainiarra bake misioaren buruzagia bitartekari.

FINULen kuartelean izan da bilera, Ras Nakura mugako herrian, eta bertan izan da Michael William NBEren Libanoko ordezkaria.

Bileraren ostean onartutako agirian diote asteartetik Libano eta Israelgo Mugako giro larria aztertu dutela. "FINUL ikerketa sakona egiten ari da eta emaitzak jakiten ditugunean bi aldeei aurkeztuko dizkiegu", azaldu dute agirian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea