Mundua -

Maiatzak 1

Istiluak izan dira sindikatuen manifestazioetan, Parisen

CGT eta FO sindikatuen iritziaren kontra, Frantziako Langileen Konfederazioak, Estatuko lehenengo sindikatuak, Macronen aldeko botoa eskatu du.

Istiluak Pariseko manifestazio batean. Argazkia: Efe
Istiluak Pariseko manifestazio batean. Argazkia: Efe
Istiluak Pariseko manifestazio batean. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Estatuko sindikatuek mobilizazioak egin dituzte gaur, zatituta, igandeko presidentzialen bigarren itzuliaren aurrean dituzten iritzi kontrajarriengatik, eta istiluak izan dira Parisen mobilizazio batean kaputxadun talde bat oldartu denean.

Mathias Fekl Barne ministro frantziarrak esan du lau polizia direla zaurituak eta bi larri daudela, Errepublika plazako liskarren ondorioz. Gainera, bost lagun atxilotu omen dituzte.

Dozenaka kaputxadun, askok kaskoak zituztela, pankarten aurrean jarri eta molotov koktelak jaurti dituzte polizien kontra, eta horiek negarra eragiteko gasarekin erantzun dute.

Kaputxadunek Emmanuel Macron sozioliberalaren eta Marine Le Pen ultraeskuindarraren aurkako pankartak zeramatzaten.

Istiluak manifestazio baten aurretik izan dira, eta CGTk eta FOk antolatutako mobilizazio horretan Marine Le Pen ultraeskuindarraren kontrako aldarrikapenak egin dituzte, beste hautagaiarentzat botoa eskatu gabe. Izan ere, Macronen kasuan, lan-merkatua are gehiago malgutzeko erreforma bat egiteko asmoa duela salatu dute.

CGT eta FO blokearen aurrean, Frantziako Langileen Konfederazioak, Estatuko lehenengo sindikatuak, Macronen aldeko botoa eskatu du.

Barne Ministerioaren arabera, 142.000 pertsona atera dira kalera manifestazioetan, baina CGTk 280.000 igo du kopuru hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Frantzia argazkiak Maiatzaren 1a albisteak Eguneko albisteak