Mundua -

Afganistan

Gutxienez 9 hildako eta 28 zauritu Kabulen, NATOren kontrako atentatuan

Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa, baina agintariek ez dute agiri horren egiazkotasuna baieztatu. 

NATOren aurkako atentatua Kabulen. Argazkia: EFE
NATOren aurkako atentatua Kabulen. Argazkia: EFE
Gutxienez 9 hildako eta 28 zauritu Kabulen, NATOren aurkako erasoan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 9 pertsona —8 zibil eta erasotzailea— hil eta 28 pertsona zauritu dira gaur Kabulen (Afganistan), NATOren konboi baten kontrako atentatu suizida batean.

"Leherketa 07:45ean gertatu da Poliziaren 9. barrutian, Afganistango hiriburuaren erdigunean eta AEBko enbaxadatik gertu, NATOko konboi bat igarotzen ari zela", Basir Mujahid Kabulgo Poliziaren bozeramaileak zabaldutakoaren arabera.

William K. Salvin NATOk Afganistanen duen misioaren bozeramaileak ohar labur baten bidez baieztatu duenez, Aliantza Atlantikoaren konboi baten kontrako erasoa egin du suizida batek, eta hiru kide zauritu dira. Dena den, ez daude hiltzeko arriskuan, eta egonkor daude hirurak.

Erasoan zortzi zibil —emakumeak eta haurrak tartean— hil eta beste 25 pertsona zauritu dituzte, Najeeb Danish Afganistango Barne Ministerioko bozeramaileordearen hitzetan.

Abdula Abdula Afganistango Gobernuko buruak gaitzetsi egin du erasoa eta elkartasuna adierazi die biktimei Twitterren duen kontuan argitaratutako mezu baten bidez.

Estatu Islamikoak (ISIS) bere gain hartu du erasoa, Amaq agentziaren arabera. Horren esanetan, agiri bat bidali du. Dena den, agintariek ez dute oraindik agiri hori benetakoa den baieztatu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Atentatuak argazkiak NATO argazkiak Estatu Islamikoa Jihadismoa Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimak Gaur Asia azken ordukoa Afganistan