Mundua -
Ikerketa batzordean
Netanyahu: 'Israelek Nazioarteko Zuzenbidea errespetatuz jokatu zuen'
Horrela justifikatu du lehen ministro israeldarrak Israeleko Armadaren jarduna Gazarentzako laguntza eramaten zuen ontziaren erasoan. Bederatzi pertsona hil zituzten.
Erredakzioa
Gazarentzako laguntza humanitarioa eramaten zuten sei itsasontzi turkiarren erasoan "Israeleko Estatuak eta Indar Armatuek Nazioarteko Zuzenbidearen arabera jardun" zutela adierazi du Benjamin Netanyahu Israeleko lehen ministroak.
Israeleko Turkel batzordeak bederatzi ekintzaileren heriotza eragin zuen erasoa ikertzen dabil eta Netanyahu lehena izan da deklaratzen.
Bere mintzaldian, "Israelentzako Hamas mehatxua dela ezin uka dezaket" esan du Netanyahuk.
Turkel batzordeko bozeramaile baten esanetan, Israel argi eta garbi hitz egiteko prest dago. Dena den, Israelek ez du NBEko Giza Eskubideen Kontseiluko ikerketan parte asmorik.
Zazpi kidek osatzen dute Israeleko ikerketa batzordea. Jacok Turkel Epaitegi Goreneko epaile ohia da presidentea eta atzerriko bi ikuskatzaile daude.
Aurreko hilabetean, Israeleko Armadaren ikerketa batek erasoaren planifikazioan akatsak egon zirela ondorioztatu zuen, baina indarraren erabilera babestu zuen. Asteon, Ehud Barak Defentsa ministroa eta Gabi Ashkenazi Armadako buruak deklaratuko dute Turkel batzordean.