Mundua -

Iruzkina

Gazako ontzien gaineko ikerketa hasi dute

Israel eta NBEko bi batzorde ari dira gertatuakoa ikertzen eta bederatzi turkiarren heriotza eragin zuen gertakari haren ardura nork duen erabaki nahian.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gertaturikoa ikertzeko Israelek bere batzordea sortu du eta Nazio Batuen erakundeak beste bat. ONUren batzordean testigantza garrantzitsuak faltako direla esan digu Jesus Torkemada, nazioarteko adituak.

Gaza-ra giza laguntza zeramaten untzi turkiarrak erasoa jasan eta bi hillabete terdira, gertatu-rikoa ikertzen hasi dira. Bederatzi herritar turkiarren heriotza eragin zuten ekintzen ardurak ari dira ikertzen bi batzorde: bata Israelgoa da eta bestea ONUrena .

Sinesgarritasun handiagoa emateko Israelgo batzordean bi aditu atzerritar daude; bat Ipar Irlandako unionisten buru eta Bakearen Nobel saria jaso zuen David Trimble da . batzorde horretan deklaratu zuen atzo Benjamin Netanyahu, Israelgo lehen ministroak.

Espero zena, esan zuen gutxi gora behera: Turkiarena izan zela errua, Israelek egindako oharpenei jaramonik ez egiteagatik eta israelgo soldaduek beren burua defendatzeko jardun zutela. Hau ez dator bat untzietan zijoazenek emandako bertsioarekin.

Nazio Batuen erakundeak bere aldetik lau politiko ezagun bildu ditu bere batzordean. Besteak beste, Geoffrey Palmer Zelanda berriko lehen ministro ohia, eta Kolonbiako presidente kargua utzi berri duen Alvaro Uribe. Lehen billera egin behar dute gaur. Isralek esan du lagunduko duela, baina iada lehen mugak jarri ditu: ez du onartuko operazioan parte hartu zuten soldaduei itaunketarik egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea