Mundua -
Bost pertsona hil dira
AEBetako goi karguak zeramatzan hegazkin bat erori da Alaskan
Orotara bost hildako daude, tartean Ted Stevens AEBetako senatari ohia. Sean O'Keefe EADSeko zuzendaria onik atera da, lehen informazioen arabera.
Erredakzioa
Bost pertsona hil dira bart Alaskan izandako hegazkin istripuan. Antza, "zortzi edo bederatzi" lagun zihoazen hegazkinean, tartean AEBetako Espazio Agentziako zuzendari ohi. Hildakoen artean Ted Stevens AEBetako senatari ohia dago.
Bidaiarien artean ere Sean O''Keefe, EADSeko zuzendaria eta AEBetako Espazio Agentziako zuzendari ohia hegazkinean zihoan.
Bizirik dauden lau bidaiarietatik, bi larri daudela eta beste bi zauri arinak izan dituztela iragarri du CNN kateak.
Ezbeharra bart izan da, Dillingham-eko iparraldean. Hala ere, erreskate taldeek orduak eman behar izan dituzte tokira heltzeko, eta erreskate lanak gaur goizean hasi dituzte.
Erakundeek iragarri dutenez, zerua hodeitsu dago ezbeharra izan den tokian, eta erreskate lanak zailak izango dira.