Mundua -

Uholdeak, Indian

Indiak Lourdes Morroren gorpua aurkitu duela uste du

Skyu herrira eraman dute gorpua eta gaur bertan, Espainiako enbaxadako ordezkari bat joango omen da hara Morroren aitarekin batera. Berak gorpua identifikatu arte, ez da haren heriotza baieztatuko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indiako Kaxmirreko agintariek Lourdes Morro herritar espainiarraren gorpua aurkitu duten ustea dutela jakinarazi diote Eferi. Abuztuaren 6ko lokatz uholdeak kanpatu zegoen Leh hiriko tokia suntsitu zuenean hil zen Morro.

Kaxmirreko Administrazioko Naseem Lankerrek Morro mallorcarraren gorpua aurkitu dutela baieztatu du.

Leh hiritik 35 kilometrora dagoen Skyuko udalerrira eraman dute gorpua eta gaur bertan, Espainiako enbaxadako ordezkari bat joango omen da hara. Morroren aita Lehn dago.

Leh hiritik 35 kilometrora dagoen Skyuko udalerrira eraman dute gorpua eta gaur bertan, Espainiako enbaxadako ordezkari bat joango omen da hara Morroren aitarekin batera. Berak gorpua identifikatu arte, ez da haren heriotza baieztatuko.

Kaxmirreko Administrazioak hildako bost turisten izen-abizenak eta jaioterria argitaratu ditu gaur bere webgunean: Lourdes Morro Mas espainiarra, Daniel Haury, Henri Augareils eta Jacques Allot frantziarrak, eta Ricardo Pitón italiarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea