Mundua -

Etxera bueltan

Indian harrapatutako hiru mendizale nafarrak etxera heldu dira

Asteazkenean Galdakaoko Ganguren taldeko lau mendizale heldu ziren Bilbora, asteartean, lehenengo zazpiak iritsi ziren. Lourdes Morro mallorcarraren bila jarraitzen dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehn atera ezinik egon diren hiru mendizale nafarrak gaur heldu dira Madrilera.

Taldearen bidaia antolatu duen Naturtrek agentziak Europa Pressi jakinarazi dionez, mendizaleak "neka-neka eginda" daude, baina onik daude.

Indiako iparraldeko zonalde horretara abuztuaren 1ean iritsi ziren eta asteartean, Delhi hiriburura bidaiatzea lortu zuten. Bertan etxera itzultzeko hegaldi baten zain egon dira.

Mendizaleen bigarren taldea

Bestalde, bart Galdakaoko Ganguren taldeko lau mendizale heldu ziren Bilbora. Nekatuta zeuden eta zituzten adierazpenik egin. 46 pertsonez osatutako espedizioko lehen zazpi mendizaleak astearte gauean iritsi ziren Delhitik Barajasera hegazkinez eta Madriletik Bilbora autobusez bidaia luzea egin ondoren.

Lourdes morroren bila

Lourdes Morro mallorcarraren gorpua izan zitekeena aurkitu zuela esan zuen atzo Indiak.

Lehn zegoen gaztearen aitak gorpua identifikatu zuen eta bere alabarena ez zela baieztatu zuen, Indiako Espainiako enbaxadoreak aditzera eman duenez.

Horrenbestez, "Lourdesen gorpua bilatzen jarraitzen dute", esan du.

Atzo identifikatu zituzten gorpuak Errumaniako eta Danimarkako bi emakumerenak ziren.

Era berean, Fernando Ezquerro eta Rodrigo delCid espainiarren bila ari dira.

Lehn gelditzen diren 35 espainiarrei bertatik ateratzeko ohartartarazi die Ion de la Riva enbaxadore espainiarrak Indian; izan ere, "tifus eta kolera izurriteak" egon daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea