Mundua -

Uholdeen ostean

Indian desagertutako bi espainiarrak onik agertu dira

Fernando Ezquerroren eta Rodrigo del Ciden trekking agentearen hitzetan, ustez gauen helduko dira Leh hirira. Dena den, berria ez dute ofizialki baieztatu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Ezquerro eta Rodrigo del Cid espainiarrak bere ibilbidetik bueltatu dira eta Leh hirirantz doaz, iturri diplomatikoek Eferi jakinarazi diotenez. India iparraldeko Ladakh eskualdean zeuden desagertuak.

"Gauean Leh hirira helduko direla idatzi digu beraien turismo agenteak", iturri berdinen hitzetan.

Uholdeak izandako eskualdean 11 eguneko ibilbidea egingo zutela eta inkomunikaturik egongo zirela jakinarazi zuten bi mendizale espainiarrek. Guztira 183 lagun hil dira eskualde horretan uholdeen ondorioz.

Enbaxadaren informazioren arabera, Lamayurutik hiru ordura dagoen gune batean trekking egiten egon dira. Lamayuru Lehtik 80 kilometrora dago. Antza denez, atzo lo egiteko gelditu ostean, Lamayurura heldu dira gaur.

Orain, trekking gidariaren arabera, Leh hirirantz doaz autoz eta gauen heldu daitezkeela uste dute.

Dena den, berria konfirmaturik gabe dago; izan ere, komunikazioak moztuak daude eskualdean eta ezin izan dute beraiekin hitz egin.

Bestalde, Mallorkako turistaren bilaketa lanak aurrera dihardute. Baliteke eskualdean hildako lau turista europarren artean egotea; beste hirurak, frantsesak izango lirateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea