Mundua -

Espainiara bidaiatuko dira

Sei disidente kubatar kartzelatik aterako dira laster

Eliza Katolikoak jakinarazi duenez, laster aterako dituzte kartzelatik beste sei preso politiko eta Espainiara bidaiatuko dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eliza Katolikoak jakinarazi duenez, laster aterako dituzte kartzelatik beste sei preso politiko eta Espainiara bidaiatuko dira, azken asteotan askatutako beste 20 disidente kubatarrek egin zuten bezala.

Disidente horiek dira: Marcelo Manuel Cano, Regis Iglesias, Juan Carlos Herrera, Efren Fernandez, Fabio Prieto eta Juan Adolfo Fernández, Habanako Artzapezkiputzak agiri batean jakinarazi duenez.

Iragarpen berri horrekin 26 dira jada Espainiara bidaiatuko diren disidenteak; joan den ekainean Kubako Gobernuak 2003ko Udaberri Beltzeko 53 preso politiko askatuko zituela jakinarazi zuen.

Eliza Katolikoaren eta Gobernuaren arteko elkarrizketei esker askatu dituzte preso politikoak; behintzat, disidente gaixoak kartzelatik ateratzea lortu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea