Mundua -
Uholdeen ostean
Lourdes Morro Indian zehar bilatzeko espedizioa martxan jarriko dute
Morroren familia eta Espainiak Indian duen enbaxadak antolatu dute lur-espedizio hau. Bitartean, helikopteroekin desagertutako beste pertsonak bilatzen jarraituko dituzte
Erredakzioa
Miaketa lanetan berezitutako talde bat Leh hiritik (India iparraldea) aterako da Indian izandako uholdeen ostean desagertuta dagoen Lourdes Morro bilatzeko, adierazi dute iturri diplomatikoak. Mallorcako gaztea Ladakh (Jammu-Cachemira estatuan) eskualdean zegoen uholdean hasi zirenean.
Morroren familia eta Espainiak Indian duen enbaxadak antolatu dute lur-espedizio hau. Oraindik ez da baieztatu Morroren aitak bilaketa lanetan parte hartuko duen.
Espainiar enbaxadako kideak ez dute arakaketa lanetan parte hartuko, eskualdean geratzen diren beste espainiarrei laguntza eskaini behar dietelako.
Lourdes bilatzen duten bitartean, helikopteroekin desagertutako beste pertsonak bilatzen jarraituko dituzte.