Mundua -

'Zero' gunetik gertu

Obamak meskita eraikitzeari emandako babesa argitu beharrean izan da

Musulmanen tenplua 'zero' gunetik gertu eraikitzeko proiektuak eztabaida piztu egin zuen Obama presidenteak bere babesa eman zionean. Iskanbilaren ondorioz, Obamak bere hitzak argitu behar izan ditu

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Musulmanek ''zero'' gunetik gertu tenplu bat eraikitzeko duten eskubideen inguruan esandakoak azaldu behar izan ditu Barack Obama Estatu Batuetako presidenteak.

"Nik ez nuen bertan meskita bat egitea zentzuduna den ala ez esan, eta ez dut esateko asmorik", esan du Obamak.

Beste egunean "gure herrialdea sortu zenetik jendeak dituen eskubideen inguruan ari nintzen" azpimarratu du presidenteak erlijioaren gaia aipatu duenean.

Iragan ostiralean, musulmanek Dorre Bikiak zeuden lekutik gertu meskita bat eraikitzeko zeukaten eskubidea adierazi zuen. "Hiritar eta presidente moduan, musulmanek, herri honetako beste edozein pertsonak bezala, euren erlijioa paraktikatzeko eskubide osoa dutela uste dut", esan zuen.

Islamiarren zentro kulturala Cordoba Iniziatibe erakundeak bultzatu du. Guztira 100 milioi dolarretako aurrekontua dauka eta auditorioa, igerilekua, arte estudioa, gimnasioa eta meskita izango ditu.

Oztopo guztiak gainditu ezkero, meskitak 20014 urtean irekiko lituzke bere ateak, Manhattango hegoaldean kokatutako 13 pisuko eraikuntzan.

Jarrera kontrajarriak

Proiektu honek jarrera kontrajarriak sortu ditu. Kontra daudenek, meskita irailaren 11ko atentatuetako biktimei irain egitea diote eta aldekoek, berriz, proiektu hori aurrera ateratzea AEBko fededun ezberdinen arteko elkarbizitzaren eredu ezin hobea izango litzatekeela esaten dute.

Errepublikanoek ere euren desadostasuna agertu dute, Sarah Palin Alaskako gobernadore ohia barne.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea