Mundua -

Giza hondamendia

Bruselak 'epe luzerako' konpromisoa hartu du Pakistanekin

Europar Batasunak beste 30 milioi euro emango dizkie Pakistaneko uholdeen biktimei. Urtebetean 115 milioi inguru zuzendu dizkio Asiako herrialde horri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak atzo egindako deialdiari erantzunez, Catherine Ashton EB ordezkari nagusiak ''epe luzerako'' konpromisoa hartu du Pakistanekin.

27ek "behar beste" laguntzen jarraituko dute Pakistan, adierazi dute ohar batean.

Europar Batasunak Pakistaneko uholdeen biktimei beste 30 milioi euro emango dizkien berri eman du, hau da, guztira 70 milioi euro zuzenduko ditu hondamendi humanitariori.

Azken hamabi hilabetetan, Bruselak 115 milioi inguru eman dizkio Pakistani, "Nazio Batuek eskatzen dutenaren heren bat", alegia.

Pakistanen egoera larria hizpide izango dute EBko Atzerri ministroek irailaren 10ean Bruselan. Eta urrian, laguntza neurriak ebaluatzeko eta kaltetutako lekuen berreraikitze planak eztabaidatzeko batzartuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea