Mundua -
Eztabaida
Israelekin bake eztabaida zuzena hastea onartu du OLPk
Horretaz gain, Israelek "okupatutako lurralde palestinoan" koloniak eraikitzenb jarraitzen baldin badu, "elkarrizketa zuzenak arriskuan" egon daitezkeela esan du Palestinak.
Erredakzioa
Palestina Askatzeko Erakundeak (OLP) irailaren 2an Israelekin bake eztabaida zuzena hasta onartu du, Maan albiste agentzia palestinarrak adierazi duenez.
Mamad Abas Palestinako eta OLPko presidentea premiazko bilera bat izan zuen atzo gauean bi aste barru elkarrizketekin jarraitzeko AEBk egindako proposamena aztertzeko, Ekialde Ertaineko Laukoteak (AEB, NBE, Europar Batasuna eta Errusia) berehala onartu zuena.
"Ekialde Ertaineko Laukotearen adierazpena kontuan hartuta, (OLPko) Batzorde Exekutiboak estatutu egonkorraren inguruko gaiak konpontzeko elkarrizketei ekitea onartu du eta irailaren 2an Washingtonen Hilary Clinton estatubatuar idazkariarekin biltzea onartu su", dio agiriak.
Horretaz gain, Israelek "okupatutako lurralde palestinoan" koloniak eraikitzenb jarraitzen baldin badu, "elkarrizketa zuzenak arriskuan" egon daitezkeela esan du Palestinak.