Mundua -

Analisia

Magrebeko Al Kaidaren garaipena

Kooperante katalanen bahiketarekin lortu duten diruak eta popagandak bide horretatik jarraitzeko adorea eta bahiketa gehiago egiteko indarra eman dio Al Kaidari.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Magreb Islamikoko Al Kaidak bere helburuak lortu ditu. Dirua, bere militante baten askapena eta, batez ere, aurre egiten dioten gobernuen arteko zatiketa.

Talde honek onurak ateratzen ditu isolamenduan dagoen Saharako desertuaren zatiaz, Mauritania, Mali, Aljeria eta Nigerren dagoen zatiaz, hain zuzen. Herrialde horietako gobernuek ez dute herrialde hori kontrolatzen eta Al Kaidaren taldeek aprobetxatu dute han finkatzeko.

Zonaldeko gobernuak, kontziente dira egonkortasuna arriskuan jartzen dutela, eta orain dela denbora dexente esan zuten elkarlanean arituko zirela eta Aljeriak gidatuko zuen elkarren arteko agintaritza bat sortu zuten. Baina elkarlan hori bidetik geratu da, eta praktikan jarraitu beharreko polikan zaituta daude.

Gainera, kanpoko herrialdeen esku-hartzea dago, batez ere Frantziarena; Frantziak Mauritaniaren eta Maliren gobernuetan eragina du, eta horrek Aljeriari kalte egiten dio.

Zatiketa hauek dira Al Kaidari geroz eta indar gehiago ematen diotenak Saharako zonalde horretan. Kooperante katalanen bahiketarekin lortu duten dirua eta popaganda bide horretatik jarraitzeko adorea eta berriro horrelako gauzak egiteko indarra emango dio Al Kaidari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea