Mundua -

Alemanian

Bi haurtxo hil dira ospitale batean elikagai kutsatuak hartzeagatik

Gainera, beste bederatzi umetxo larri daude, horietatik bi hiltzeko zorian eta beste hiru kritiko daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi haurtxo hil dira eta bederatzi larri daude hesteetako baketerioekin kutsatuta zegoen zain barneko elikadura hartzeagatik Maguncia hiriko (Alemania) Ospitale Unibertsitarioan.

Ospitaleko bozeramaile baten esanetan, bederatzi umetxoak gaua gainditzea lortu dute, baina horietatik bi hiltzeko zorian eta beste hiru kritiko daude ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean.

Zentroko zuzendaritzaren arabera, iazko larunbatean bi haurtxoak hil zirenean eta beste umeen infekzio larri bat zutela jakin zutenean, zain barneko elikadura eta honen aplikaziorako material guztia segituan aldatzea agindu zen.

Poliziak eta Magunciako fiskaltzak hilketarengatik, zabarkeriarengatik eta lesio larriengatik ikerketa bat hasi dute. Eta ospitaletik hildako bi aurren autopsiak hilketaren zergatiak argitzea espero dute.Hamar haurtxo eta bost urteko ume bat dira kutsatutako elikagaiengatik kaltetu zirenak. Gaixotasun larriekin zainketa intentsiboetako unitatean zeuden ospitaleratuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea