Mundua -
Alemanian
Hirugarren haurtxo bat hil da ospitalean kutsatutako elikagaiengatik
Larunbatean beste bi haurtxo hil ziren eta egun, beste zazpi eta bost urteko ume bat larri daude, horietako lau oso larri.
Erredakzioa
Hirugarren haurtxo bat hil da Magunciako Unibertsitateko Ospitalean (Alemaniako erdigunean) hestetako bakterioekin kutsatuta omen zegoen elikagaiak hartzeagatik, osasun zentroko bozeramaile batek jakinarazi duenez.
Larunbatean, abuztuaren 21ean, beste bi haurtxo hil ziren eta ikerketa abiatu duten iturri polizialek aditzera eman dutenez, baliteke elikagaiak emateko erabiltzen zituzten kateterrak kutsatuta egotea eta horien guztien heriotza eragitea.
Larunbatetik geroztik, ospitaleko zuzendaritzak elikagaiak eta horiek emateko tresna guztiak aldatu zituen eta autopsiek heriotzen nondik norakoak argitzea espero du.
Guztira beste zazpi haurtxo eta bost urteko ume bat larri daude; horietako bat hiltzeko arriskuan dago eta beste hirurak oso larri daude ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean.