Mundua -

Analisia

Hiru gertaera zirraragarri

Mexikon, 72 etorkin hil dituzte narkotrafikatzaileek, Kongon matxino talde batek 200 bat emakume etengabe bortxatu izan ditu lau egunez eta Afganistanen, neskatoen eskola bat gasarekin eraso dute.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste honetan hiru gertaera garrantzitsu izan dira, baina ez dira nahikoa nabarmendu. Hala ere, ez ditugu ahaztu behar.

Mexikon, Hego Ameriketako 72 etorkin hil dituzte narkotrafikatzaileek, odol hotzarekin eta guztiak batera. Antza, mezulari gisa esplotatu nahi zituzten droga Ameriketako Estatu Batuetan sartzeko, baina haiek uko egin zioten. Hotzikara ematen duen gertaera da, Mexikoko narkoak zein bihozgabeak diren erakusten du. Baina era berean, Gobernu mexikarrari egindako salaketa bat da, izan ere, ez da krimenak gelditzeko gai, eta Mexiko munduko herrialderik bortitzena bilakatzen ari da.

Bestalde, orain jakin dugu Kongon matxino talde batek 200 bat emakume etengabe bortxatu izan dituela lau egunez herrialdearen ekialdean. Harrigarriena zera da, 30 kilometro baino gutxiagoan Nazio Batuen Erakundeko kasko urdinen koartel bat dagoela, baina zonaldeko gobernuz kanpoko erakunde baten arabera, gertaera jaso eta bi astera iritsi ziren.

Afganistanen, neskatoen eskola bat gas kutsakorrarekin eraso dute, eta aurten jada era horretako 18 eraso izan dira. Egileak talibanak dira, ez dute nahi neskatoak eskolara joatea; eurek agintzen zutenean, emakumeak eskoletatik eta lan zentroetatik bota zituzten.

Agian, mundua beti izan da horrelakoa, eta beti gertatu dira antzeko ankerkeriak. Orain desberdintasuna zera da: guztien berri dugula, baina hala ere, gertaera beldurgarri eta kezkagarriak izaten jarraitzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea