Mundua -

Jatorria ezezaguna da

Sustantzia narritagarri batek Britainiar Museoa ebakuatzera behartu du

Segurtasun arduradunen arabera, ebakuazioa "zuhurtziazko neurria" besterik da. Kaltetuek ez dute medikuen laguntzarik behar izan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londreseko Britainiar Museoa jendez hustu egin behar izan dute bisitari batzuk begi eta eztarrian narritadura somatu ondoren. Hori da, hain zuzen, Ingalaterrako hiriburuko poliziak jakitera eman duena.

Informazio horren arabera, pertsona kopuru esanguratsu batek usain arraro bat nabaritu dute eta Narritadura somatzen hasi dira. Ondorioz, eraikina ebakuatzea erabaki dute.

"Zuhurtziazko neurria izan da, mundu guztia eraikinetik atera dugu. Aire girotuarekin zerikusia duela uste dugu", esan du poliziako bozeramale batek.

Kaltetutakoek ez dute osasun zerbitzuen laguntzarik behar izan.

Ninguna de las personas afectadas ha requerido de asistencia médica.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea