Mundua -

Amnistia Internazionala

114.000 familia, Gerra Zibilean desagertutakoen berririk gabe

Desagertuen Nazioarteko Egunean, Amnistia Internazionalak (AI) "egia ezagutzeko nahiaren aurrean" Espainiako Gobernuak erakusten duen axolagabekeria salatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainian, Gerra Zibila eta Frankismo garaian desagertutako senitartekoak non dauden jakin gabe jarraitzen dute 114.000 familiek. Datuak Amnistia Internazionalak eman ditu Desagertuen Nazioarteko Egunean argitaratutako komunikatu batean.

AIk eskaera garbia egin dio Espainiako Gobernuari: "Giza eskubideekin konpromezu kategorikoa hartu eta gertatutakoa argitzeko erraztasunak jarri behar dira, Justizia egin eta Gerra Zibil eta Frankismo garaian desagertutakoen senideei ordaina ematearekin batera.

Gobernuaren jarrerari dagokionez, Estatuak bere ardura "saihesten" jarraitzen duela salatu dute "giza eskubideen urraketa ikertu, Justizia bermatu eta biktimei ordaina" emateko garaian, batez ere.

Espainiako agintariek, gainera, "nazioarteko araudiarekin dituzten konpromezuak ez dituzte betetzen", izan ere, Zigor Kodean ez dute "behartutako desagertzea" sartu.

Mundu mailako datuak

Behartutako Desargertzeen inguruko NBEko Lan Taldea duela 30 urte sortu zenetik, munduan mota horretako 53.232 desagertze izan dira, horietatik 42.600 argitu gabe daude oraindik.

IAren komunikatuaren arabera, gaur egun "segurtasuna aitzakiatzat erabilita, behartutako desagertzea erabiltzen jarraitzen duten ehunka herrialde daude".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea