Mundua -

Erreforma

Baliteke Obamak erdi mailako klaseari zergak murriztea

Enpresa txiki eta ertainei maileguak erraztu eta zergak murriztuko dizkien legea onartzeko eskatu dio AEBetako presidenteak Kongresuari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekonomiari suspertzen laguntzeko, enpresa txiki eta ertainei maileguak erraztu eta erdi mailako klaseari zergak murriztuko dizkien legea onartzeko eskatu dio AEBetako presidenteak Kongresuari.

"Hamarkada bat behar izan genuen hondoratu gintuen putzua egiteko, eta denbora gehiago beharko dugu hortik ateratzeko", esan du kazetarien aurrean Obamak Etxe Zurian aholkulari ekonomikoekin bildu ostean. "Zailtasun ekonomikoak dituzten enpresa gehiegi daude, eta lanposturik aurkitzen ez duten langile asko daude", gaineratu du presidenteak. Horren harira, AEBetako Gobernua ekonomia suspertzeko neurriak prestatzen ari dela esan du.

AEBetako ekonomiak gora egin du, baina ez langabeziari aurre egiteko beste. Presidenteak onartu egin du hazkundea moteltzen duten arazoei aurre egiteko "irtenbide magikorik" ez dagoela, baina ekonomia suspertzeko eta lanpostuak sortzeko lanean daudela azpimarratu du.

"Joan den urteko azken hilabeteetan lanpostuen % 60 galdu zen", adierazi ondoren, horri aurre egiteko, bere gobernuak zortzi zerga murriztea proposatu duela jakinarazi du Obamak. "Baina gehiago egin behar dugu", gainetatu du: "Erdi mailako herritarrei zergak murriztu eta mailegu gehiago eman behar dizkiegu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea