Mundua -

Tenerifen

Marokon erasotutako ekintzaile kanariarrek salaketa aurkeztu dute

SaharAcciones taldeak arreta "guztiz zalantzagarria" ematea leporatu dio Espainiako Gobernuari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aaiunen Marokoko Poliziaren erasoa jasan zuten 11 ekintzaileek salaketa aurkeztu dute Tenerifeko Gobernu Azpiordezkaritzan,

Hori dela eta, lesioen inguruko txostena eta eraso fisikoen salaketa duen idatzia prestatu dute Fiskaltzara eta instrukzio epaitegietara bidaltzeko.

Gainera, Espainiako Gobernuari "balentria bat egin" eta gertatutako argitzeko ikerketa bat abian jarri dezala eskatu diote.

Sonia Diaz, Yauci Marrero eta Silvia Mesa ekintzaileek emandako prentsaurrekoan, Espainiako Gobernuak "dagokion erantzukizuna bere gain hartu" eta "Marokoko Poliziek egindako lesioak ikertu" behar duela adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea