Mundua -

Gatazka diplomatikoa

Bere subiranotasuna errespetatzeko eskatu die Qatarrek herrialde arabiarrei

Gobernuak gutun bat bidali dio Kuwaiti, hain zuzen ere, Saudi Arabiarekin, Arabiar Emirerri Batuekin, Egiptorekin eta Bahrainekin irekitako gatazkan bitartekari lanak egiten ari denari.

Qatar. Artxiboko argazkia: EFE
Qatar. Artxiboko argazkia: EFE
Qatar. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mohamed bin Abderrahman al Zani Qatarreko Atzerri gaietarako ministroak adierazi duenez, bere burujabetza eta nazioarteko legeak errespetatzeko eskatu die Dohako Gobernuak bere kontrako blokeo diplomatikoa abiatu duten lau herrialde arabiarrei.

"Ezarritako mugaren aurrek bidali dugu erantzuna", adierazi du Al Zanik Alemaniako Gabriel Atzerri gaietarako ministroarekin batera egin duen prentsa agerraldian.

Al Zani ez ditu eman Qatarrek gatazka honetan bitartekari lanak egiten ari den Kuwaiti bidalitako gutunaren inguruko xehetasunak. Saudi Arabiak, Arabiar Emirerri Batuek, Egiptok eta Bahrainek 13 baldintza jarri zituzten hautsitako harreman diplomatikoak berrezartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nazioartea Gaurko azken ordukoa Qatar albisteak Saudi Arabia Egipto Asia azken ordukoa