Mundua -

Iruzkina

Netanjahuren eta Abbasen arteko bilerak

Bi buruzagiak hamabost egunean behin batzartuko dira, bakea helburu. Negoziazio sistema berria da Ekialde Hurbileko gatazkan.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mahmud Abbas presidente palestinarrak eta Benjamin Netanjahu lehen ministro israeldarrak 15 egunean behin biltzea erabaki dute.

Orain arte, AEBetako presidentearen bitartekaritzarekin, bi edo hiru eguneko bilera egitea zen joera. Horrela egin zuten Camp Daviden eta Annapolisen, eta Egipton, Taban.

Toki horietan guztietan, israeldarrak eta palestinarrak akordioa sinatzekotan egon ziren, baina azkenean ez zuten egin. Agian, eredu berria eraginkorragoa izango da, baina aurreko aldiekin alderatuta, oztopo nagusiak aldatu dira.

Duela hamarkada bat, gaindiezinak ziruditen puntuak Jerusalemen zatiketa eta Palestinako errefuxiatuen itzulera ziren. Orain, oztopo nagusiak beste bi hauek dira: Zisjordaniaren kolonizazioa juduen aldetik eta lur palestinarraren zatiketa bi gobernuen artean: bata Zisjordanian eta bestea Gazan.

Gazan agintea duena, Hamas talde fundamentalistak, jada esan du ez duela Abassek sinatzen duen ezer onartuko, eta atentatuekin prozesu hau eztandarazten saiatuko dela.

Zisjordaniako kolonia israeldarrei dagokienez, Abbasek exijitu du hedapena berehala gelditzea, bestela,negoziaketak utziko baititu.

Hil honen 26an, Netanhayuk erabaki beharra du kolonia horien eraikuntza gelditzen duen edo hedapen asmoekin aurrera egiten ote duen.

Beraz, Netanjahu eta Abbas berriro ikusiko dira bi aste barru, baina ezin esan hilabete barru beste hitzordurik izango ote den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea