Mundua -

Ipar Irlandan

Kartzela-zigorra apaiz bati, hiru ahizpari sexu-erasoa egiteagatik

Apaizak errugabea dela esan eta leporatzen dizkioten hamaika delituak ukatu ditu. Halaber, Omagheko epaimahaikideek aho batez jo dute errudun.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eugene Lewis Ipar Irlandako 76 urteko apaizari lau urteko kartzela-zigorra ezarri dio Belfasteko Auzitegi batek, 1963 eta 1973 urteen bitartean hiru ahizpari sexu-erasoa egiteagatik. Apaiza Aita Zuriak Afrikako Misiolari Elkarteko kidea zen erasoak jazo zirenean.

Apaizak errugabea dela esan eta leporatzen dizkioten hamaika delituak ukatu ditu. Ipar Irlandako prentsak adierazi duenez, baina, Omagheko epaimahaikideek aho batez jo zuten errudun maiatzean.

Afrikako Misiolari Elkarteak agiri baten bidez adierazi duenez, "atsekabe handia da elkarteko kide bat hainbat delitu larrirengatik zigortzea". Halere, "ez da aproposa" adierazpen gehiago egitea, elkartearen ustez, "apaizak errekurtsoa jarriko baitu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea