Mundua -

28,4 kilometroko sakoneran

Salbuespen egoera Zeelanda Berrian, 7,2 graduko lurrikara baten ostean

Lurrikara egunsentian jazo da 28,4 kilometroko sakoneran, itsasoan, Christchurch hiritik 31 kilometrora. Hamarka zauritu eta azpiegituretan kalte handiak eragin ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zeelanda Berriak salbuespen egoera ezarri du Richter eskalan 7,2 graduko lurrikara batek Christchurch astindu ostean. Hamarka zauritu eta azpiegituretan kalte handiak eragin ditu lurrikarak.

John Key lehen ministro zeelandaberritarra ezbeharra jazo den ingurura joan da kalteak eta larrialdi taldeen lana bertatik bertara ikusteko.

"Lurrikararen ostean, herritarren artean lasaitasuna mantentzea zaila izaten ari da, baina Christchucheko herritar gehienak ondo erantzuten ari dira", adierazi du lehen ministroak.

Lurrikara egunsentian jazo da 28,4 kilometroko sakoneran, itsasoan, Christchurch hiritik 31 kilometrora, Ameriketako Estatu Batuetako Institutu Geologikoak jakitera eman duenez.

Lehenbiziko datuen arabera, lurrikarak 1.100 milioi euroko kalteak eragin ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea