Mundua -
7,2 gradu Richter eskalan
Zeelanda Berriak urte bat beharko du lurrikararen kalteak konpontzeko
Herrialdeak salbuespen egoera ezarri zuen atzo 7,2 graduko lurrikara batek Christchurch astindu ostean. Bihotzeko bat pairatu ondoren, pertsona bat hil da eta hamarka zauritu daude.
Erredakzioa
Zeelanda Berriak urte bat emango du atzo jazo zen 7,2 graduko lurrikarak eragin dituen kalteak konpontzeko, adierazi du John Key lehen ministroak.
Zeelanda Berriak salbuespen egoera ezarri zuen atzo Richter eskalan 7,2 graduko lurrikara batek Christchurch astindu ostean. Bihotzeko bat pairatu ondoren pertsona bat hil da eta hamarka zauritu eragin ditu lurrikarak, kalte materialez gain.
Lurrikara egunsentian jazo zen 28,4 kilometroko sakoneran, itsasoan, Christchurch hiritik 31 kilometrora, Ameriketako Estatu Batuetako Institutu Geologikoak jakitera eman duenez.