Mundua -

Krisi politikoa Moldavian

Erreferendumaren baliogarritasuna kolokan, partehartze baxuagatik

Legebiltzarrak urtebete darama presidentea nor izendatu ezin adostuz. Behin betiko emaitzak astelehenean zehar jakinaraziko dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Presidentea sufragio zuzenaren bidez aukeratu ala ez eta Moldaviako krisi instituzionalarekin amaitzeko egindako erreferenduma baliorik gabe gera liteke partehartze baxuaren ondorioz.

Hauteslekuak itxi ondoren, partehartzea %25 inguruan zegoela esan du Hauteskundeetako Batzorde Zentralak, baina behin-behineko datuak ziren.

Azken aldiko zuzenketek, kontsulta baliogarritzat emateko beharrezko partehartzea erroldaren %60tik heren batera jaitsi dute. Ondorioz, Konstituzioa aldatu egingo dute botoa emango dutenen erdiek hala eskatzen badu.

Europarekin Bateratzearen aldeko Aliantzak 2009ko uztaileko hauteskundeetan boterea kendu zion alderdi komunistari. Hala ere, komunisten boikotaren eraginez, legebiltzarra presidentea hautatzeko gai ez zela ikusita, referendumerako deialdia egin zuen.

Hauteskundeen Batzordearen arabera, erreferendumaren emaitzak astelehenean zehar emango dira, eta hamar egun barru Epaitegi Konstituzianalak onartu egingo ditu. Erreferendumean 250 begirale atzerritar eta moldaviarrak izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea