Mundua -

Bisita ofiziala Frantzian

Trumpek iradoki du 'zerbait' gerta litekeela Parisko Itunaren aurrean

Macronek esan du errespetatu egiten duela AEB Parisko Itunetik atera izana, eta azpimarratu du terrorismoaren aurkako gaietan sintonia erabatekoa dela Trumpekin.

Trump eta Macron, gaur. Argazkia: Efe
Trump eta Macron, gaur. Argazkia: Efe
Klimaren eta merkataritzaren inguruko akordioetara erakarri nahi dute Trump

1:29

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako Estatuko presidenteak klima aldaketaren aurka Parisko Ituna ezartzea defendatu du, baina Donald Trump AEBkoak iradoki du "zerbait" gerta litekeela akordio horren inguruan AEBk duen jarrerari dagokionez.

"Ikusiko dugu zer gertatzen den, baina hitz egingo dugu unea iristen denean. Zerbait gertatzen bada zoragarria izango da, baina ezer gertatzen ez bada ere, ongi", adierazi du Trumpek Macronekin batera Parisen eman duen prentsaurrekoan.

Macronek esan du errespetatu egiten duela AEB Parisko Itunetik atera izana, baina azpimarratu du, desadostasun horretaz aparte, sintonia erabatekoa dela "segurtasun eta merkataritza" gaietan, terrorismoaren aurkako borrokan eta Ekialde Hurbileko, Libiako eta Saheleko egonkortasun beharraren inguruan.

Eiffel dorreko Jules Verne jatetxean afaldu ostean, Trumpek Frantziako Jai Nazionaleko desfile militarrean parte hartuko du bihar; izan ere, aurten 100 urte beteko dira AEBko Armada Lehen Mundu Gerran sartu zirenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa munduan Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Paris Frantzia bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Trump gaur Emmanuel Macron Larrialdi klimatikoa albisteak Itun berde berria