Mundua -
Iruzkina
Obamaren azken saiakera ekonomikoa
Bi hilabete barru Parlamenturako hauteskundeak dituzte AEBetan, eta Alderdi Demokratak porrot egin lezake Gobernuak ekonomia hobetzen ez badu.
Jesus Torquemada
Barak Obama AEBetako presidentearen arazo nagusia ez da Irak, ez Iran, ez Afganistan, ez Palestina. Enplegua da, hain zuzen ere. Ez dio axola kanpo politikan arrakasta edo porrot izateak; ez du batere axola ekonomia berpiztu eta langabezi tasa jaistea lortzen ez badu.
AEBen langabezia tasa ez da oso altua, % 9,6koa, baina han % 5eko tasa izatera ohituta daude, eta hortaz, gaur egungoa handiegia da haientzat.
Duela urte eta erditik, Etxe Zuriaren jabe egin zenetik, Obamak ez du langabezia maila jaistea lortu. Bi hilabete barru izango dira Parlamenturako hauteskundeak Estatu Batuetan eta Alderdi Demokratako hautagaiek porrota jaso lezakete ekonomian aurrera egiten ez badute.
Horregatik, errepideak, trenbideak eta aeroportuak eraikitzeko 50.000 miloi dolarreko inbertsio publikoak iragarri zituen atzo Obamak. Lan publiko horiek esku-lan handia behar dute eta horrek enpleguan eragin zuzena izango du.
Obamak beste hitzaldi bat emango du bihar Clevelanden, eta neurri berriak iragartzea espero da. Neurri horien artean ikerkuntza proiektuetan inbertsioak egiten dituzten enpresei, eta erdi-mailako jendeari zergak gutxitzea egon liteke.