Mundua -
Droga-trafikoa
Mexikoko narkotrafikatzaile garrantzitsuenetako bat atxilotu dute
Atzemandakoa Enrique Villarreal Barragan El Grande da, hots, Beltran Leyva anaien karteleko ustezko 'bigarrena'.
Erredakzioa
Mexikoko Armadak herrialdeko droga-trafikatzaile bilatuenetako bat izan daitekeena atxilotu du igande honetan Pueblo herrian (erdialdea), Armadako Idazkaritzak baieztatu duenez.
Hain zuzen ere, atxilotutakoa Enrique Villarreal Barragan El Grande da. Beltran Leyva anaien karteleko ''bigarrena'' izatea egozten diote agintariek, El Universal egunkariaren arabera.
Atxiloketa Mexikoko Itsas Armadak gauzatu du, baina tankeak eta lurreko soldaduak ere bertaratu dira, operazioan laguntzeko.
Antza denez, aipatu narkotrafikatzailea ez ezik, beste bi pertsona ere atzeman dituzte, baina oraindik ez dute zehaztu nortzuk diren ezta zer leporatzen dieten ere.
Agintariek 1,8 milioi euro eskaintzen zituzten Sergio Enrique Villarreal atxilotzeko laguntzaren truke.
Milenio egunkariak ziurtatu duenez, azken hilabeteetan El Grandek Edgar La Barbie Valdez trafikatzaile boteretsua (duela gutxi atxilotu zuten) hil nahi zuen, Arturo Beltran Leyva buruzagi ohia traizionatzeagatik.
Azken hori abenduan hil zen, Mexikoko Armadarekin izandako tiroketa batean.