Mundua -
Ezbeharra
Lau turista espainiar hil dira Indian, trafiko-istripuz
Ibilgailuko gidaria, indiarra, hil egin da ezbeharrean, eta beste bederatzi turista zauritu.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez lau turista espainiar hil eta beste bederatzi zauritu dira Indian izandako trafiko-istripu batean. Mikrobus batean zihoazela, ibilgailuak kamioi batekin talka egin du Andhra Pradesh estatuan, India hego-ekialdean.
Espainiako Kanpo Gaietarako Ministerioak Efe agentziari baieztatutakoaren arabera, Espainiak New Delhin duen enbaxadan eta Mumbaiko kontsulatuan gertatutakoa argitzeko informazioa biltzen ari dira. Indiako agintariekin harremanetan daudela ere azaldu du.
'The Hindu' egunkari indiarrak azaldu duenez, autobusak eta kamioiak aurrez aurre egin dute talka, Eedigapalle herriaren parean, Chittoor barrutian. Ibilgailuan hamaika turista zihoazela esan du Punganurreko Poliziak, eta Puttaparthitik Pondicherryra bidea egitean ari ziren. Kamioiko gidaria atxilotu egin dute.