Mundua -

Elikadura

Arrautza kutsatuak aurkitu dituzte EBko zazpi estatutan

Fipronil erabili zuten abeletxeetan dute jatorria arrautza horiek. Zorriak eta arkakusoak hiltzeko produktua da, baina debekatuta dago elikadura katean dauden animaliekin erabiltzea.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dagoeneko zazpi dira Europar Batasuneko merkatuetan arrautza kutsatuak jaso dituzten estatuak.

Fipronil erabili zuten abeletxeetan dute jatorria arrautza horiek. Zorriak eta arkakusoak hiltzeko produktua da, baina debekatuta dago elikadura katean dauden animaliekin erabiltzea.

Herbehereetako abeletxe batean atzeman zituzten lehenengo arrautza kutsatuak, baina Fipronil hori Belgikatik iritsi zela jakin zuten.

Europar Batasunak ikerketa abiatu du Belgikak intsektizida legez kanpokoa zela jakinda bidali zuen argitzeko.

Herbehereetan 200 abeletxe inguru itxi dituzte, eta galerak hainbat milioi eurokoak dira jada.

Espainiako Estatuan oraingoz ez dute arrautza kutsaturik aurkitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak EB Europako herrialdei buruzko albisteak Gaurko azken ordukoa