Mundua -
Bogotako Polizia
18 milioi dolar aurkitu dituzte ibilgailu baten barruan, Kolonbian
Poliziaren ustez, narkotrafikoarekin zerikusia duten delituetatik dator diru-kopuru hori.
Erredakzioa
Kolonbiako Poliziak 24 milioi dolar (18,42 milioi euro) aurkitu dituzte ibilgailu baten barruan, Bogotatik gertu. Dirua narkotrafikoarekin zerikusia duten delitu ezberdinetatik datorrela uste du poliziak.
Rodrigo Rivera Defentsa ministroaren hitzetan, "narkotrafikoaren aurka" egindako operazioari esker aurkitu dute diru-kopuru hori. AEBen laguntzarekin egindako operazioa izan da, baina honen inguruko datu gehiago ez ditu eman, "ikerketaren ondorengo pausuak ez oztopatzeko".
Orotara narkotrafikoarekin erlazionatutako 52 milioi dolar aurkitu dituzte Kolonbian azken bi asteetan (39,93 milioi dolar), nazioarteko hainbat agentzien laguntzari esker.