Mundua -
18:00ak arte
Suediak hauteskunde eguna du gaur
Inkesten arabera, Suediako Demokratak alderdi ultraeskuindarrak bere lehen aulkia lor lezake Parlamentuan.
Erredakzioa
7,1 milioi suediarrek Parlamentuko 349 kideak aukeratu behar dituzte gaur. Inkesten arabera, Fredrik Reinfeldt lehen ministro moderatuaren zentro-eskuineko Aliantzak abantaila handia du.
Suediako hauteslekuak 08:00etatik 20:00ak (18:00ak Euskadin) arte egongo dira irekita.
Fredrik Reinfeldt lehen ministroaren koalizioak Mona Sahlin sozialdemokratak buru duen oposizioari hamar puntuko abantaila ateratzen dio orain arte, inkesten arabera. Reinfeldten alderdi moderatua garaile izan daiteke, eta hala bada, 80 urtetik gora agintean egon diren sozialdemokratak boteretik kenduko lituzke.
Reinfeldten eskuin-zentroa sozialdemokraten itzalean egon da 30eko hamarkadatik. Egun Sahlin buru duen alderdia 65 urtez egon da agintean, euren buruzagiek herrialdearen ekonomia bideratzeko abileziari esker.
Inkesten arabera, Suediako Demokratak alderdi ultraeskuindarrak aulkia lor lezake Parlamentuan, lehen aldiz. Horrela, Aliantzak ez luke gehiengo osoa eskuratuko eta ultraeskuindarrek zerasan handia izango lukete hauteskunde osteko akordioetan.
Horrelakorik gertatuz gero, bloke handi biek behin eta berriz esan dute ez dituztela eskuindarrekin akordiorik egingo eta horien eragina txikitzeko, bloke bien arteko akordio zehatzak egiteko prest agertu dira.