Mundua -
Tiroketa eta leherketa batean
Senitartekoen zorigaizto batek lau hildako eragin ditu Alemanian
41 urteko emakume batek bikotekide ohia, semea eta beste bi pertsona hil ditu Poliziak bere kontra egin eta hil aurretik.
Erredakzioa
41 urteko emakume batek hiru pertsona hil ditu igande honetan Lorrachen, Alemaniako hego-ekialdean; biktima bi etxebizitza batean izandako leherketaren ondorioz hil dira eta beste biak emakume batek ospitale batean egindako tiroketaren ondorioz. Antza denez, familiarteko zorigaizto batek eragin du gertaera.
Erasotzaileak leherketa bat eta sutea eragin ditu etxebizitza batean eta senar ohia eta semea hil ditu bertan. Santa Elisabeth Ospitaleko bi hildakoak, berriz, ustezko erasotzailea (poliziak hil du) eta erizain bat dira.
Ikerketen arabera, emakumea 16:00etan sartu da ospitalean auzoko etxebizitza-eraikin batean leherketa eta sute bat eragin ondoren.
Emakumeak arma automatiko bat zeraman eta tiroka hasi da. Poliziaren ustez, aurretik izandako familia-zorigaizto batek eragin du dena.
41 urteko emakumeak Poliziaren kontra ere tiro egin du, eta hauek erasoari erantzun eta hil egin dute.
Handik gutxira, eta etxebizitzako sutea kontrolpean hartu ondoren, poliziak adin ertaineko gizon baten eta haur baten hilotzak aurkitu ditu. Lehen ikerketen arabera, emakume erasotzailearen bikotekide ohia eta semea dira.