Mundua -
Iruzkina
Muturreko eskuina sendotzen ari da Eskandinavian
Aztertzeko moduko gertakaria da bizi-maila handiena duten herrialdeetan muturreko eskuina indartzen aritzea.
Jesus Torquemada
Atzoko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Suediako parlamentuan eskuin muturreko alderdia sartu izanak Europa iparraldeko herrialdeetan antzematen zen joera baieztatu du.
Suediako Alderdi Demokratikoak diputatuak lortzeko beharrezkoa den botoen % 4ko muga gainditu du. Bi alderdi nagusietako inork; ez zentro-eskuineko Aliantzak eta ez Alderdi sozialdemokratak, gehiengo absoluturik lortu ez dutenez, Suediako demokratek jasotako botoek (% 5,8) ematen duten indarra baino indar handiagoa izango dute.
Alderdi honek ez du begi onez ikusten Suediara etorkin gehiago iristea, eta bertan dauden batzuk bota ere egin nahi ditu. Herrialde islamiarrei fobia die, eta etorkin musulmanak Suediako nortasunarentzat mehatxu direla adierazten du.
Gainera, suediarrek zerga altuak ordaintzen dituztelako, munduko babes sozialeko sistema onenetako bat dutela eta etorkinak sistema horretaz abusatu egiten dutela dio.
Danimarkan, Finlandian eta Norbegian, eskuin muturreko taldeek dioten gauza bera da; azken honetan Gobernuan sartzeko puntuan izan dira gainera....
Aztertzeko moduko fenomenoa da munduan bizi-maila onena duten herrialdeetan eta orain arte tolerantzia eta babesleku eredu ziren herrialdeetan xenofobiarantz gerturatzen ari den tendentzia errotzen aritzea.