Mundua -
Iruzkina
Zalantza Sarkozyrentzat
Nigerren bahitutako bost frantziarrak askatzeko operazio militarra abiatu edo ez erabaki behar du Frantziako presidenteak.
Jesus Torquemada
Zaratarik gabeko gerra izaten ari da Sahel-en, zehazki, Mali, Niger eta Mauritaniaren zati baten. Magreb Islamiarreko Al Qaedak jarduten duen gunea da hori.
Mauritaniako Armadak Frantziako babes logistikoarekin Al Qaedaren kontrako ofentsiba hasi du eta Maliko lurraldearen barruan hainbat borroka izan dira; bi aldeetako hogei bat lagun hil dira ondorioz.
Mugatutako gerra hori are serioagoa izan daiteke baldin eta Frantziako presidenteak, Nicolas Sarkozyk, Al Qaedaren esku dauden bost bahitu galiarrak erreskatatzeko operazio militarra hastea erabakitzen badu.
Nigerren, uranioa ustiatzen duen enpresa frantziar bateko bost langile hauen bahiketa Magreb Islamiarreko Al Qaedak aldarrikatu du.
Sarkozyk ez du negoziatu nahi. Aurretik, erreskateak ordaindu dituzten gobernuak kritikatu egin baititu, espainiakoa kasu.
Baina, gainera, badaki Al Qaedak mendekua nahi duela beste operazio militar batengatik: operazio hartan, soldadu frantsesek Al Qaedako zazpi militante hil zituzten, eta baliteke, oraingoan, irtenbidea negoziatzeko aukerarik ez izatea.
Frantziak bere militar kopurua indartu egin du Mauritanian, Burkina Fason eta Niger-en.
Sahel-eko gobernuek jakin badakite Al Qaeda mehatxua dela beraientzat, eta prest daude Frantziari, lan zikina egiten uzteko.