Mundua -
Ekialde Hurbila
Kolono juduak Zisjordania okupatuan eraikitzen hasi dira berriro
Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarrak negoziazio mahaia ez uzteko eskatu dio Mahmud Abbas presidente palestinarrari.
Erredakzioa
Arieleko asentamenduan, lurralde palestinarrean gehien sartuta egoteagatik polemikoenetakoa den horretan, hondeamakinak zorua berdintzen hasi dira bertan ehunka etxebizitza izango dituen auzo berri bat eraikitzeko, agentzia israeldar batek zabaldu duenez.
Etxe berriak 2005ean Gazako Netzarim asentamendutik eraman zituzten kolonoen sendientzat izango dira.
Hainbat asentamendutan luzapenaren amaiera ospatzeko eta lanei ongietorria emateko zeremoniak egin zituzten atzo.
Negoziazioarekin aurrera jarraitu
Benjamin Netanyahu lehen ministroak negoziazio mahaia ez uzteko eskatu zion Mahmud Abbas presidenteari bart gauean, eraikitzeko lanak eteteko luzapenari amaiera eman ostean.
"Abbas presidenteari elkarrizketa horiekin jarraitzea eskatu diot, gure bi herrien arteko bake akordio historikoa lortzeko", esan du Netanyahuk komunikabideei bidalitako komunikatu batean.
Oharraren arabera, bakea lortzeko elkarrizketek aurrera jarrai dezaten, Israelgo gobernuburuak Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkariarekin eta beste hainbat ofizialekin, Hosni Mubarack presidente egiptoarrarekin eta Abdala Jordaniako erregearekin "harreman estua" izan du azken egunotan.