Mundua -

45 minutuz

Pariseko tren geltoki bat ebakuatu dute bonba mehatxu batengatik

Geltokia hustu egin dute, pakete susmagarri bat aurkitu ostean eta segurtasun indarrek ingurua aztertu arte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saint Lazare Paris erdialdeko tren geltokia ebakuatu egin dute gaur segurtasun indarrek bonba mehatxu batengatik, Frantziako hiriburuko polizia-iturrien arabera. Alerta egoera indargabetu egin dela ere jakinarazi dute ondoren.

Geltokia hustu egin dute pakete susmagarri bat aurkitu ostean eta segurtasun indarrek ingurua aztertu arte. Metroaren linea batzuetako trenak gelditzen dira bertan.

Ez dute lehergailurik aurkitu, France Info irratiak jakinarazi duenez. Guztira, hiru ordu laurden inguru izan da geltokia itxita.

Poliziaren esanetan, aditu taldeak bidali dituzte geltokira, lehergailurik zegoen ikustera. Oraindik ez dute jakitera eman nola izan duten bonba-mehatxu horren berri.

Saint Lazare tren geltokia Pariseko merkataritza gune batean dago, Au Printemps eta Galleries Lafayette saltoki handietatik gertu, eta turista askoren bisita jasotzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea