Mundua -

Birmaniako Gobernua

Birmania bisitatzera gonbidatu dute Guterres, rohingyen gaineko krisian

Guterresek, berriz, Aung San Suu Kii Nobel saridunaren gobernuak rohingyen inguruan egindako kudeaketa kritikatu du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Birmaniako Gobernuak Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusia gonbidatu du herria bisitatzera. Bitartean, Rakhine estatuan rohingya gutxiengo etnikoaren aurkako erasoak ez dira amaitu, krisi humanitarioa sakontzen den bitartean.

Ostegunean bildu zen NBEren Segurtasun Batzordea Birmaniako egoera aztertzeko. Azken zortzi urteetan Birmaniaren egoera aztertzeko egindako lehen bilera izan zen atzokoa, eta Birmaniako segurtasun nazionaleko arduradunak herriaren egoera ezagutzeko gonbitea egin zion bertan Antonio Guterresi.

Guterresek, berriz, Aung San Suu Kii Nobel saridunaren gobernuak rohingyen inguruan egindako kudeaketa kritikatu zuen bileran. Ildo horretan, erasoak jarraitzekotan indarkeria Rakhine estatuko beste leku batzuetara zabaldu daitekeela ohartarazi zuen Guterresek.

Gainera, NBEri eta laguntza humanitarioa ematen duten elkarteei beren lana egiten uzteko eskatu die beste behin Guterresek birmaniar agintariei, baina Birmaniako Gobernuak rohingya matxinoen konplizeak izatea egotzi die elkarte horiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak