Mundua -

Erasoa Frantzian

Estatu Islamikoak bere gain hartu du Marseillako hilketa

Igande honetan, gizon batek bi emakume hil ditu labana batekin, Saint-Charles geltokian, Marseillan. Amaq albiste agentziak jakitera eman duenez, "Estatu Islamikoaren soldadu batek egin du erasoa".

Polizia Saint-Charles geltokia szaintzen erasoaren ostean. EFE.
Polizia Saint-Charles geltokia szaintzen erasoaren ostean. EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoak bere gain hartu du, atzo, Maraseillan izandako hilketa. Horretan, gizon batek bi emakume hil zituen laban batekin, Saint-Charles geltokian, Frantzia hego-ekialdean.

"Estatu Islamikoaren soldadu batek egin du erasoa", Amaq albiste agentziak gaur jakitera eman duenez.

Talde terroristak egiten dituen atentatuen berri eman ohi duen bitartekariak (Amaq) jakitera eman duenez, Sirian eta Iraken talde terroristari aurre egiten dion nazioarteko koalizioaren aurkako erasoa izan da.

Erasoan, gizon batek bi emakume hil zituen labanaz, Marseillako Saint-Charles geltoki nagusian. Erasoaren ostean, Sentinell terrorismoaren aurkako operazioko militarrek hil zuen erasotzailea, tiroz, Frantziako Poliziaren arabera.

Bestalde, France Bleu Provence telebista kate publikoak jakitera eman duenez, erasotzaileak "Allahu Akbar" (Ala handia da) oihukatu omen zuen erasoa egiten zuen bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea