Mundua -

Kurdistan

Yalal Talabani Irakeko presidente ohi eta buruzagi kurdua hil da Alemanian

Kurdistango Batasun Abertzaleko (UPK) buruzagia 83 urte zituela zendu da. Irakeko lehen presidente ez arabiarra izan zen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yalal Talabani Irakeko presidente ohi eta buruzagi kurdua 83 urte zituela hil da gaur Alemanian, komunikabide kurduak eta Gobernuko telebistak jakitera eman duenez, oraingoz xehetasun gehiagorik eman gabe.

Al Iraqiya telebista ofizialak aurreratu duenez, Kurdistango Batasun Abertzaleko (UPK) buruzagia hil egin da. Masud Barzani Kurdistango presidentearen aurkari politiko nagusia zen.

Talabani Irakeko lehen presidente ez arabiarra izan zen. 2005ean aukeratu zuten estatuburu, Sadam Husseinen erregimena bukatu eta bi urte geroago. 2014an dimisioa eman zuen, 2012an iktus batek jo ondoren.

Talabani borroka kurduaren ikur ezagunenetariko bat da, UPKren buruzagi bezala egindakoagatik. 90ko hamarkadaren erdialdera gatazka armatuak 2.000 hildako baino gehiago utzi zituen.

Talabaniren heriotzak bultzada independentista berriarekin bat egin du. Kurdistango Gobernuak erreferenduma deitu zuen irailaren 25erako. Boto-emaileen % 92k independentziari babesa eman zioten. Irakeko agintariek, ostera, galdeketa Konstituzioaren kontrakoa dela adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Alemania argazkiak Gaurko azken ordukoa